Balentziaga Museoa: Gau Irekia




Cristóbal Balenciaga Museoak momentuko erakusketak gauez bisitatzea proposatzen du, TRIZAK hirukotearen zuzeneko musikaz lagunduta. Ekimen honen bitartez, hainbat lengoaia eta diziplina artistikok bat egingo dute museoan, eta bisitariek bestelako ikuspegi batekin gozatu ahal izango dute eraikinaz eta bertako bildumez. 

TRIZAK
Jon Piris (kontrabaxua), Julen Izarra (saxoa), Hasier Oleaga (bateria)
TRIZAK hirukoteak erabateko jazz musika ekarriko digu. Ezohikoa den hirukote baten proiektu berria da. Musikari beteranoak dira saxoa, kontrabaxua eta bateria, jazzean zein beste estilo batzuetan hezitakoak, eta euren oinarria bat-bateko musika da. Proiektuaren asmoa da topagune bat izatea, kideek konposatutako musika interpretatzeko, musika guztiz instrumentalaren esparruan. Eta, bat-batekotasunaren bide ezezagun eta zirraragarrietan, konposizioak horien abiapuntua baino ez dira.
http://www.errabaljazz.com/errabal/eu/diskoa/trizak/

EGUNA: Abuztuak 3
ORDUA: 21:00-00:00
SARRERA: Doakoa

Kafetegia irekita egongo da.

Informazio gehiagorako:
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
El 3 de agosto, Cristóbal Balenciaga Museoa propone la visita en horario nocturno a la exposición en curso, amenizada con música en directo a cargo del trío TRIZAK. Con esta iniciativa el museo se convierte, en escenario de encuentro entre lenguajes artísticos diferentes, y ofrece a los visitantes una perspectiva inusual del edificio y sus colecciones.

http://www.errabaljazz.com/errabal/eu/diskoa/trizak/
Entrada libre de 21.00 a 00.00h.
Servicio de bar.
 

Más información:
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana