HiDeiLab: Ideien Laborategia

 
ZER DA HiDeiLab?

Zarauzko Gazteria martxan jarritako proiektu bat da, ekintzailetza sustatu eta gazteok dituzuen ideiei irtenbide bat emateko helburarekin sortua. Prozesu honetan partehartze eta lankidetzan trebatuko zara, eta, horretaz gain jende berria ezagutu eta elkarlanean aritzeko aukera paregabea izango duzu.

HiDeiLab, lan-taldean oinarritutako proeiktu bat da, ideia bat garatu nahi duzula? Hemen izango duzu aukera! Ideiarik ez duzula? Etor zaitez eta taldean erabaki zein ideia garatuko duzuen!


Enpresa bat sortzeko, lan munduan aurrera egiteko edota ideia bat gauzatzeko lehen urratsak emango ditugu proiektuan. Zerotik hasita, bide emango zaie bakoitzaren nahiei eta etorkizuneko erronkei.

PROZESUA

5 pertsonez osaturiko 3 talde sortuko dira, parte hartzaileen artean. Talde bakoitzak ideia bat garatzeko aukera izango du; horretarako, talde bakoitzak tutore bat izango du.

Proiektuak bi fase izango ditu, urria eta martxoa bitartean. 9 lan saio izango dira, ostiraletan 17:00-20:00 bitartean.


1 FASEA
Ideiak sortzen: 4 lan-saio izango dira elkar ezagutu, taldeak sortu eta garatuko den ideia erabakitzeko

2 FASEA
Ideia proiektu bilakatzean: 5 lan-saio izango dira, bertan ideiak definitu, negozio modeloak finkatu, prototipoak sortu eta garatuko dira. Azkenengo saioa proiektu bakoitza aurkezteko izango da.


NORI ZUZENDUA?
18-30 urte bitarteko zarauztarrei. Plazak mugatuak izango dira: 15 pertsona.

IZEN EMATEA
Online edo Gazte informazio Bulegoan: Irailak 17-29

zarautzgazte@gmail.com / gazteri@zarautz.eus
943 005 122 / 688 812 439 (whatsapp)

INFORMAZIO GEHIAGO
wwww.zarautzgazte.com eta irailaren 20an, 18:30etan, Etxezbalan egingo den aurkezpenan.

HiDeiLab: Ideien Laborategia | Izei permach | https://www.youtube.com/watch?v=_HVrJb3Wgjo
HiDeiLab: Ideien Labortaegia I Yuri Berchiche I https://www.youtube.com/watch?v=dDYsv_YXv6A
HiDeiLab: Ideien Laborategia I Joana Izurieta I https://www.youtube.com/watch?v=Wu7TV2z-_gs
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana