XXXIX. Natura Astea

Arkamurka Natur Taldeak XXXIX. Natur Astea antolatu du. Urriaren 22tik 28ra bitartean ospatuko da eta egitarau zabala prestatu dute. 

Hitzaldiak 
Hitzaldi guztiak Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan izango dira (Santa Marina, 2-2).
Urriak 22, astelehena
20:15. Belardietako perretxikoak, Joxepo Teres, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arkamurka Natura Elkarteko kidearen eskutik, hitzaldia.
Urriak 23, asteartea
20:15. Larren bilakaera Euskal Herri atlantiarreko paisaia. Giza jardueraren isla. Aitor Salaberria, ingurumen-kudeaketan adituaren eskutik, hitzaldia.
Urriak 24, asteazkena
20:15. Belardien polinizazioa. Haizea eta erleak. Martxel Aizpurua, botanikari eta erlezainaren eskutik, hitzaldia
Urriak 25, osteguna
20:15. Zein da otsoen kontserbazioaren kostua Euskadin? (gazteleraz). Jorge Etxegarai, ingurumen-zientzietan lizentziatua eta Euskadiko Otso Taldeko kidearen eskutik.

Erakusketak

Urriak 27, larunbata 11:00-14:00, 16:30-19:30. Perretxiko sailkatzea, Arkamurka eta Aranzadi elkarteen laguntzarekin, Merkatu plazan.

Urriak 28, igandea
11:00-14:00, 16:30-19:30. Perretxiko erakusketa, kontsulta-txokoa eta txoko didaktikoa, Merkatu plazako beheko solairuan.
11:00-14:00, 16:30-19:30. Zarauzko inguru naturala, Merkatuko lehen solairuan.

Arkamukra Natur Talde ha organizado la XXXIX. Semana de la Naturaleza. Se celebrarán varias actividades como charlas y exposiciones del 22 al 28 de octubre.

Puedes ver en el cartel la programación completa.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana