EUSKARA IKASTEKO ONLINE IKASTAROAK

AEK eskolak euskara ikasteko on-line ikastaroak eskainiko ditu urtarriletik aurrera eta matrikulazio epea zabalik dago.

A1, A2, B1, B2. C1 eta C2 maila
Azterketak prestatzeko 100 orduko ikastaroak. 348 € (A1, A2, B1, B2 eta C1) eta 443 € (C2 maila).


C2 atarikoa / Hobekuntza-ikastaroa
C1 gaindituta dutenentzat, euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat egokia (100  orduko ikastaroa, 348 €).


BOGA ikastaroak
Hiru hilabete (72 ordu, 222 €), sei hilabete (144 ordu, 444 euro) edo 9 hilabete (216 ordu, 666 €).
Mintza-saioak aparte kontratatu behar dira (ordubete astero). Solteak (43,75 € ordua) eta taldean (5 pertsona gutxienez; 8,75 euro ordua).


Itzulpengintza ikastaroa
30 orduko ikastaroa. 246 €.

Irakurri gehiago hemen

Matrikulatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko: e-idazkaritza@aek.eus
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana