ALOKAIRURAKO DIRU-LAGUNTZAK: GAZTELAGUN PROGRAMA

18 eta 35 urte bitartean badituzu, zure diru-sarrerak erregularrak badira eta zure ohiko etxebizitzarengatik alokairua ordaintzen ari bazara, hau interesatzen zaizu. 

BALDINTZAK:

- 18 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.


- Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez etenaldirik gabe egoitza izatea.


- Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).


- Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta).


- Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du.


- Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan.


- Errenta banku-transferentziaren bitartez ordaindu behar duzu..


- Baldintza ekonomikoak:
  - Banaka: Urtean diru-sarrera gordinak 18.000 euro
  - Familia-unitate modura: Urtean diru-sarrera gordinak 24.000 euro
  - Familia ugaria: Urtean diru-sarrera gordinak 28.000 euro



INFORMAZIOA: 
945 569 020 / gaztelagun@alokabide.eus

 INFORMAZIO GUZTIA HEMEN KLIK EGINDA 

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Si tienes entre 18 y 35 años, ingresos regulares y estás pagando un alquiler por tu vivienda habitual, esto te interesa.

INFORMACIÓN: 
945 569 020 / gaztelagun@alokabide.eus
  
TODA LA INFORMACIÓN HACIENCO CLICK EN ESTE ENLACE

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana

0 iruzkin :

Argitaratu iruzkina