LEGE OHARRA

Pribatutasuna eta datuak babesteko politika:

Zarautzgazte webgunea erabiltzeko, erabiltzaileek, normalean, ez dituzte beren datu pertsonalak eman behar. ZARAUTZGAZTE webgunea Zarauzko Udaleko Gazteria Sailaren menpe dago.
Nolanahi ere, erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuk behar baditu eta ZARAUTZGAZTEri datu pertsonalak ematen badizkio, ZARAUTZGAZTEk ziurtatzen du datu horiek konfidentzialak izango direla, eta horretarako beharrezko segurtasun-maila izateko neurri teknikoak hartuko dituela, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta haren garapen-araudiak diotena betez.
ZARAUTZGAZTEk ziurtatzen du formularioen bidez bildutako datu pertsonalak zifratuta bidaltzen direla, hirugarren batzuek datuak bistaratzeko aukerarik izan ez dezaten.

Jabetza intelektuala eta industriala:
ZARAUTZGAZTEren webguneko edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko baimena du erabiltzaileak.

Erantzukizunak

ZARAUTZGAZTEk ez du bermatzen bere webguneko elementuak eta informazioa etengabe atzitzea, ondo bistaratzea, deskargatzea edo erabiltzea, bere eskuetatik kanpo dauden faktoreek edo egoerek eragotzi, zaildu edo eten baitezakete.
ZARAUTZGAZTEk ez ditu bere gain hartzen ez bere webgunetik esteka edo hiperesteka bidez atzi daitezkeen hirugarren batzuen gune edo web-orrietako informazioa eta bestelako edukiak.
Segurtasun-politika
Webgunera sartzeak ez du esan nahi ZARAUTZGAZTEk birusik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatzeko betebeharra duenik. Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta garbitzeko tresna egokiak eskuratzea.
ZARAUTZGAZTEk ez ditu bere gain hartzen atariko zerbitzua ematean erabiltzaileen ekipo informatikoetan edo hirugarren batzuenetan izan daitezkeen kalteak.
Baliteke ZARAUTZGAZTEren atariko orrialde batzuek cookieak erabiltzea. Cookie horiek ez dira ez inbaditzaileak, ez kaltegarriak; besterik gabe, erabiltzaileak aukeratzen duen konfigurazioaren berri ematen diote sistemari. Ez dute automatikoki ezagutzen gure webgunea bisitatzen duten pertsonen identitateari buruzko daturik. Nahi badu, erabiltzaileak cookie guztiei uko egin diezaieke, bere nabigatzailean horretarako duen aukera erabiliz.